Uda huntan, Plazarak eta Eusko Ikaskuntzak batera jardunaldi bat antolatu dute UIK Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroen baitan. Gaia: euskararen sustapenari buruzko diskurtsoak eta etorkizuna.
Jardunaldia 2025eko ekainetik Eusko Ikaskuntzarekin batera egiten ari garen ikerketa baten baitan kokatzen da. Bi urtez, Ipar Euskal Herritarrek euskarari buruz dituzten iritziak eta balioak aztertzen ari gara.
Uztailaren 2ko jardunaldia une garrantzitsu bat izango da: bildutako datuak kontrastatzeko, Nafarroako emaitzak ezagutzeko, eta hizkuntza bultzatzeko moduei buruz elkarrekin hausnartzeko.
Ikertzaileak, profesionalak, eragileak, jakin-min dutenak… denak ongi etorriak dira.
