2027an, 3 egonaldi berri antolatuko ditugu AEK, UDA LEKU, DINDAIA eta EBETE egituretako lagunekin batera. Udaberriko oporrak garai desberdinetan ditugunez Ipar Euskal Herri, Nafarroa eta EAEn, hirugarren edizioa pixkat desberdina izanen da… baina helburuak ez dira aldatzen!
Ideia ero hori abiatu genuenetik, jadanik 5 egonaldi desberdin antolatu ditugu. Baigorri, Lesaka, Arbona, Orio, Bakaiku, Gotaine-Irabarne, Arantza… Zenbat oroitzapen, emozio eta bizipen?!
Proiektu magikoa
Formula berdina egoten da: goizean gurasoak euskara klasean diren bitartean, haurrak josteta ari dira animatzaileekin. Eta eguerditik oheratu arte, guraso eta haurrek euskarazko aktibitateen inguruan biltzen ziren.
Helburuak argiak dira:
- Haur eta helduen euskara maila hobetu.
- Ikastunen autoestimuan eta posizionamenduan eragin.
- Familia baitako hizkuntza ohiturak aldatu.
- Euskal Herriko herritarren arteko harremanak azkartu.
- Herri kulturaren aniztasuna partekatu.
- Kolektiboaren eta bizikidetzaren baloreak barneratu.
Bi astez irri asko, malko batzuk eta begi-belarriak zabal zabal irekiak ikusi ditugu. Ze plazera!
Edizio berri bat
2027an, oporren egutegia desberdina izanki Ipar eta Hego Euskal herrian, formula pixka bat eguneratu behar izan dugu. Baina mugaz gaindiko dimentsioa ez dugu baztertu.
1. egonaldia
Hobekuntza barnetegia
Martxoak 28>Apirilak 3
Igande arratsetik larunbat eguerdira
7 egun – 6 gau
Xiberoan
B1-B2 mailako helduentzat eta haien haurrentzat.
2. egonaldia
Apirilak 11>17
Igande arratsetik larunbat eguerdira
7 egun – 6 gau
Nafarroan
A2-B1-B2 mailako
3. egonaldia
Agorrilak 1>7
Igande arratsetik larunbat eguerdira
7 egun – 6 gau
Euskal Herrian gaindi
Familia euskaldun eta ikastunentzat (B2tik gora)
Aurten ere lehen lerroko partaide ezin hobeak ondoan izanen ditugu proiektua garatzeko: Euroeskualdea, Euskarabidea, Gipuzkoako Foru aldundia, Euskal Kultur Erakundea, Orona fundazioa…
Izen ematea zabalik
Aldi huntan, egutegia aitzinatu dugu familiek antizipatzeko aukera izan dezaten :
- Izen ematea: irailaren 30etik azaroaren 30era (formularioaren bidez).
- Helduen euskara mailaketa: azaroaren 30etik abenduaren 10era (telefonoz AEKren eskutik).
- Izen ematearen konfirmazioa: abenduaren 15ean.
- Ordaintzeko azken epea: urtarrilaren 15a.
- Martxoan zehar: egitaraua zehatza, materialaren zerrenda, familia bakoitzaren aurkezpena, aterpeen deskribapena…





















