2026-09-14

BIHAR Hendaian: eskaintza kulturala, denentzat irekia

BIHAR kongresua heldu da. Eta harekin batera, hizkuntza aniztasunari dedikatutako bi gaualdi ireki.
Hitzordua Bordeline fabrikan, Hendaiako geltokian. Irekia da, urririk da eta edateko eta jateko izanen da.
Bisita gidatua, ipuinak, musikak, dantzaldia, kontzertuak: lau hitzordu elkar topatzeko, dantzatzeko, entzuteko, kantatzeko. Munduko lau bazterretatik etorritako aditu eta aktibistak ezagutzeko aukera, giro herrikoi eta kulturartekoan.
Ez da izena eman behar.

Egitaraua

Irailak 24, osteguna: Borderline fabrika

18:00-20:00 — Iban Regnier bisita gidatua (EH)

Hendaiako bisita gidatu politiko-kulturala, Iban Régnier gida eta artistarekin. Abiatzea Bordeline fabrikatik.

20:30-21:30 —Elimberri kontzertua (EH – OC)

Pantxix Bidart eta Primaël Montgauzi artistek euskal eta okzitaniar kulturen arteko topaketa poetikoa proposatzen dute. Supazter giroko konplizitate momentu bat, musikek, ipuinek eta kantuek lagundurik. Bordeline fabrika.

Irailak 25, ostirala: Borderline fabrika

19:00-20:30 — Kiki & Jose (EH) dantzaldia (EH)

Kulturen arteko dantzaldi parte hartzailea. Dantza eta musikaren arteko elkarrizketak, denak dantzan eta mugimenduan emateko. Bordeline fabrika.

21:00-21:45 — An Tec’h kontzertua (Breizh)

Bere hizkuntzan sortzeko hautua egin duen Bretainiako talde gaztea. Rockaren indarra, punkaren bizitasuna, eguneroko bizia kontatzen duten kantuak. Bordeline fabrika.

22:00-22:45 — RTZ Kolektiboa kontzertua (EH)

Baionako rap talde bizi eta engaiatua. Gai sozial eta politikoak jorratzen, musikaren bidez 21. mendeko jendartearen argazki errealista eginez. Bordeline fabrika.

Irailak 26, larunbata: Ficobatik > Borderline fabrikara

  • 10:30 Joan Petit militante okzitaniarraren etxeari harrera (FICOBA)
  • 11:00 Desfile musikatuaren abiatzea (FICOBATIK)
  • 11:15 Manifestuaren irakurketa eleaniztuna – Txalaparta – Dantza (DONIBANE ZUBI TXIKIA)
  • 12:00 Zintzur bustitzea alaitua (BORDERLINE FABRIKA)

Denentzat irekia. Doakoa. Izena eman gabe.

Antolatzaileak:

Garabide – Plazara – Soziolinguistika KlusterraTaupa

Mintzaldien, gaualdien eta mobilizazioaren egitaraua osoa:

Plazara diziplinarteko kolektibo gazte, sortzaile eta inspiratzailea da. Euskara ikusgarriagoa, entzunagoa eta erabiliagoa izatea bilatzen dugu, Euskal Herriko plazetan.

Kategoriak

Gure sareak

Azken berriak