2026-06-19

Animatzaile gehiago Plazaran

2026ko ekainean, Plazakide batzuen formatzen hasi gira, bereziki ematen ditugun tailer laburretan animatzaile izateko. Memento goxo bezain aberasgarria iragan dugu taldean!

Euskara(z) bestetan, familian, ikastetxean, ateraldietan… erdaldunekin, Euskara hizkuntza aniztasunean Baionako presondegian, Euskara askatu! euskaldunekin… 2 oreneko tailerrak eskaintzen ditugu publiko ezberdinei, jendea euskaraz pizteko xedez. Eskaera erregularra denez, motibatuak ziren Plazakideak bildu ditugu, barne formakuntza baten inguruan.

Mirentxu Ibargarai eta Helene Xarriton gure bi formatzaileek maisuki antolaturik, egun bat eta erdiz landu ahal izan ditugu animazio teknikak eta soziolinguistika oinarriak, gure animatzaile berrien kezkak ere kontuan hartuz: tailer bat nola abiatu, galdera delikatu batzuei nola erantzun, denen parte-hartzea nola sustatu, postura nola atxiki, animatzaile gisa legitimo sentitzea… Praktikak eta irriak ez dira falta izan!

Denei idekia

Orain, bai Plazara, bai Plazakideak operazionalagoak gira tailer labur gehiagoren emateko eskatzen zaigun egitura eta herrietan, animatzaile berri-esperientziadun binomioak osatuz, ikasten segitzeko eta beste formakuntza egun batean elkartzeko laster.

Norbait interesatua balitz animatzaile izateko tailerretan, ez duda gurekin harremanetan sartzea! Barne formakuntza sendotzeko bidean gira eta, egia errateko, egun eta erdi horrek kilikatu gaitu hizkuntza aktibista eskola baten muntatzeko…

Plazara diziplinarteko kolektibo gazte, sortzaile eta inspiratzailea da. Euskara ikusgarriagoa, entzunagoa eta erabiliagoa izatea bilatzen dugu, Euskal Herriko plazetan.

Kategoriak

Gure sareak

Azken berriak