Hasierako ibilbidea – Euskarara lehen hurbilketa

Iraupena

14 oren

Euskarara lehen hurbilketa: 3 hizkuntza-saio + hizkuntzaz kanpoko tailer 1

Erdaldunei euskarara pixkanaka hurbiltzeko aukera eskaini nahi diezue, baita euskara sustatzen duen dinamika kolektibo batean beren lekua aurkitzeko ere.

Ibilbide labur eta trinko honek euskararen oinarrizko ezagutzak eta hizkuntzaren biziberritzearekin lotutako gako nagusiak lantzen ditu, ondoko ikasketa sakonago baterako lehen hurbilketa gisa.

Ibilbide hau jarraipen zikloarekin (+14 ordu) eta sakontze zikloarekin (+14 ordu) osa daiteke.

QUALIOPItik bideragarria

Zer

  • Euskaraz hitzak zuzen ahoskatzea, norbere burua aurkeztea eta agurtzea.
  • Lan-inguruneko egoera sinpleetan elkarrizketa laburrak egiteko oinarriak eskuratzea.
  • Euskararen presentzia indartzeko ekintza kolektibo eta indibidualak identifikatzea eta horietan parte hartzeko lehen urratsak egitea.

Nori

  • Egitura publiko edo pribatuetako (enpresak, elkarteak, kooperatibak, langile autonomoak…) langile eta arduradunei zuzendua.
  • 6-15 laguneko taldeak.

Nola

  • Metodologia inklusiboa eta progresiboa, talde-kohesioa sustatzen duena.
  • Eduki teoriko eta aplikazio praktikoen uztartzea
  • Saio dinamiko, parte-hartzaile eta irudiz lagunduak.

Beste Formakuntza profesionalak

Euskara egonkortu: Gure Ongi Etorri kita

Iraupena

21 oren

Euskara egonkortu: Gure euskara xarta

Iraupena

17,5 oren

Euskara egonkortu: Gure komunikazio-gida

Iraupena

21 oren

Euskara egonkortu: Gure bide-orria

Iraupena

35 oren

Euskara erabili – Euskara askatu!

Iraupena

14 oren

Euskara erabili – Euskara komunikazio-euskarrietan

Iraupena

14 oren

Harremanetan sartu

Zerbitzua: Hasierako ibilbidea – Euskarara lehen hurbilketa