Euskara egonkortu: Gure euskara xarta

Iraupena

17,5 oren

Euskararen ahozko erabilera egituran molde iraunkorrean bermatzea

Euskararen ahozko erabilera egituraren eguneroko funtzionamenduan iraunkorki sustatzeko, garrantzitsua da egoera eta beharrak aztertzea, eta taldean adostu norabide bat definitzea.

Ibilbide honek egituraren ahozko erabilera aztertzeko eta euskararen xarta taldean eraikitzeko aukera ematen du. Xartak egituraren beharretara egokitu engaiamendu eta praktika zehatzak biltzen ditu, eta euskararen erabilera errexteko zein iraunkortzeko behar diren antolaketa- eta erabaki-eremuak identifikatzen laguntzen du.

QUALIOPItik bideragarria

Zer

  • Egituran euskararen ahozko erabileraren egoera eta beharrak aztertzea.
  • Euskararen ahozko erabilera sustatzeko xarta partekatu bat elkarrekin eraikitzea.
  • Xartan bilduko diren urrats eta praktika zehatzak definitzea, euskararen erabilera iraunkorra bermatzeko.
  • Xarta egituraren funtzionamenduan barneratzeko behar diren antolaketa- eta erabaki-eremuak identifikatzea.

Nori

  • Egitura profesional edo kolektiboetako langile, arduradun, boluntario euskaldun, ikastun eta frantsesdunei zuzendua.
  • Arduradunen parte-hartzea biziki gomendatzen da, xarta egituran errotzeko.
  • 6-12 pertsonako taldeak.

Nola

  • Metodologia inklusiboa eta progresiboa, talde-kohesioa sustatzen duena.
  • Egitura bakoitzaren errealitate eta beharretatik abiatu lanketa jarraitua.
  • Xartaren lehen bertsioa taldean eraiki, hobetu eta egituraren funtzionamenduan barneratzeko modua definitzea.
  • Azken xarta taldean aurkeztu, eztabaidatu eta balidatzea.

Beste Formakuntza profesionalak

Euskara egonkortu: Gure bide-orria

Iraupena

35 oren

Euskara egonkortu: Gure komunikazio-gida

Iraupena

21 oren

Hasierako ibilbidea – Euskarara lehen hurbilketa

Iraupena

14 oren

Euskara egonkortu: Gure Ongi Etorri kita

Iraupena

21 oren

Euskara erabili – Euskara askatu!

Iraupena

14 oren

Euskara erabili – Euskara komunikazio-euskarrietan

Iraupena

14 oren

Harremanetan sartu

Zerbitzua: Euskara egonkortu: Gure euskara xarta