Euskara erabili – Euskara askatu!

Iraupena

14 oren

Euskararen ahozko erabilera sustatzea lan- edo talde-ingurunean

Euskaraz ari diren edo ikasten ari diren pertsonei (bezero, kolaboratzaile, lankide…) beren ahozko praktika sendotzeko eta lan inguruneko egoera formal eta informaletan euskara gehiago erabiltzeko tresna eta konfiantza eskaini nahi dizkiezue.

Ibilbide honek euskararen ahozko erabilera oztopatzen duten egoerak aztertzen ditu, eta eguneroko harremanetan euskara errazago eta naturalago erabiltzeko tresna praktikoak eskaintzen ditu.

QUALIOPItik bideragarria

Zer

  • Euskararen ahozko erabilera sustatzeko jarrera eta komunikazio-teknikak garatzea.
  • Laneko eta eguneroko egoeretan sortzen diren oztopoak identifikatzea eta horiei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.
  • Euskararen erabilera sustatzen duten tresnak eta seinaletika diseinatzea eta erabiltzea.

Nori

  • Langile, arduradun eta laguntzaile euskaldunei zuzendua, edo B1 mailatik gorako ikastunei
  • 6-12 laguneko taldeak.

Nola

  • Metodologia inklusiboa eta progresiboa, talde-kohesioa sustatzen duena.
  • Eduki teoriko eta aplikazio praktikoen uztartzea.
  • Saio dinamiko, parte-hartzaile eta egoera errealetan oinarrituak.

Beste Formakuntza profesionalak

Euskara egonkortu: Gure komunikazio-gida

Iraupena

21 oren

Euskara erabili – Euskara komunikazio-euskarrietan

Iraupena

14 oren

Hasierako ibilbidea – Euskarara lehen hurbilketa

Iraupena

14 oren

Euskara egonkortu: Gure bide-orria

Iraupena

35 oren

Euskara egonkortu: Gure euskara xarta

Iraupena

17,5 oren

Euskara egonkortu: Gure Ongi Etorri kita

Iraupena

21 oren

Harremanetan sartu

Zerbitzua: Euskara erabili – Euskara askatu!