Euskararen presentzia gure komunikazio-euskarrietan txertatzeak hizkuntza ikusgarriago egin eta espazio publikoan leku naturala ematen laguntzen du. Hala ere, komunikazio eleaniztuna kudeatzea ez da beti errexa: nola uztartu hizkuntzak molde irakurgarri, orekatu eta koherentean?
Ibilbide honek gure komunikazio-praktikak aztertzeko eta euskararen eta frantsesaren arteko bizikidetza grafiko eta editorialerako irizpideak ezagutzeko aukera ematen du. Euskarri desberdinetan (afixak, triptikoak, webgunea, sare sozialak, bideoak…) hizkuntzen presentzia eta erabilera egokitzeko tresna praktikoak eskaintzen ditu.
QUALIOPItik bideragarria