Euskararen erabilera iraunkorra egituran barneratu
Euskararen erabilera egituraren eguneroko funtzionamenduan iraunkorki barneratzeko, beharrezkoa da hastapeneko egoera aztertzea, behar eta lehentasunak identifikatzea eta aitzina egiteko bide partekatua definitzea.
Ibilbide honek egituraren ahozko eta idatzizko hizkuntza-praktikak aztertzeko aukera ematen du, eta, talde-lanaren bidez, euskararen erabilera sustatzeko bide-orri operatibo bat eraikitzea du helburu. Bide-orriak epe labur, ertain eta luzeko urratsak zehazten ditu, eta egituraren funtzionamenduan barneratzeko behar diren erabaki eta antolaketa-espazioak identifikatzen laguntzen du.
QUALIOPItik bideragarria