2026-07-29

Udan ere, euskaraz familian

2026eko uztailean, lehen aldiz udako familia egonaldi ibiltaria esperimentatu dugu Dindaia, Ebete, Uda Leku eta Aek-ko lagunekin batera. Udaberriko formulan ez bezala, EH osoko familia euskaldunei zuzendua zen.

Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako 10 familia bildu (guraso, haur eta aitatxi bat ere) eta aste bateko abentura bizi izan dugu uztailaren 20tik 25erat.

Lartzabale, Bera, Donostia eta inguruetan ibili gira, udako oporrak euskaraz eta euskaratik gozatzeko. Kalitatezko egitaraua zabala prestatu ginuen: zaldi ateraldi, orientazio ibilaldia, bisita, joko, tailer…

Aurten ere lehen lerroko partaideen babesari esker, egonaldiak prezio apalean proposatuak izanen dira. Milesker beraz: Poctefa, Euroeskualdea, Euskarabidea, Gipuzkoako Foru aldundia eta Euskal Kultur Erakundea.

Proiektu berritzailea

Helburuak argiak dira:

  • Euskal Herriko lurralde desberdinetako familien artean harreman iraunkorrak eta herritartasun sentimendu amankomun bat sortu
  • Euskal Herriko lurraldeen ezagutza hobetu, zirkuitu turistikoetatik at
  • Familiak euskaraz bizitzera lagundu, autoestimuan, emozio positiboetan eta kontzientzia soziolinguistikoan eraginez
  • Kolektiboaren eta bizikidetzaren baloreak barneratu.


2027an, formula berri batzuekin itzuliko gira: asteburuko egonaldiak, hasiera mailakoei zuzendutako egonaldiak… Adi egon!

Plazara diziplinarteko kolektibo gazte, sortzaile eta inspiratzailea da. Euskara ikusgarriagoa, entzunagoa eta erabiliagoa izatea bilatzen dugu, Euskal Herriko plazetan.

Kategoriak

Gure sareak

Azken berriak