Tailer berritzailea Baionan

« Gizonak eta mugimendu sozial parekide(ago)ak »

Martxoaren 8ko borroka eguna aitzin eta Baionako Aniztasunaren astearen baitan, Plazarak Hiruki Larroxa kolektiboa gomitatu du gizonei zuzendutako tailer baten animatzeko. Herri mugimendu parekideagoak eraikitzeko bidean, gizonen errola izanen da gogoetagai.

 

Azken urteetan, mugimendu feministaren borrokari esker, aitzinamenduak izan dira jendartean eta kontzientzietan. Baina aldaketak gertatu al dira gure elkarteetan? Nola (des)eraikitzen dira genero-botereak? Zein urrats egin behar dute gizonek parekidetasunerantz? Zein dira militantzia baitako ohiko indarkeria sinbolikoak?

Guzi hortaz gogoetatzeko, Plazarak tailer bat antolatu du Hiruki Larroxa, Paf eta Biltxoko elkarteekin partaidetzan. Gai desberdinak aipatuak izanen dira: Genero eraikuntza – Militantzia espazioak – Parekidetasuna – Indarkeria sinbolikoa – Eraldaketa tresnak – …

Euskararen aldeko borroka, mundu justuago baten baitan kokatu nahi dugu

Plazara 2022ko urrian sortu zen, euskararen biziberritzean zuzenean eragiteko, sorkuntzatik eta talde lanetik. Diziplina desberdinak gurutzatuz (soziolinguistika, pedagogia, itzulpengintza, komunikazioa, zuzenbidea, psikologia…) gaurko problematika bereziei erantzun konkretuak ekartzen ditu kolektiboak. Euskararen aldeko borroka, mundu justuago eta anitzago baten baitan kokatzen dugu; horregatik horretan lan egiten duten sektoreekin zubiak eraikitzea garrantzitsua zaigu (feminismoa, ekologia, antiarrazakeria, herri kultura…).

Lehen tailer parte hartzaile hori, gizonezkoei zuzendua da. Ondoko urrats batean, gogoeta mixto bat antolatzen ahalko da, gogoen arabera. Urririk izango da eta euskaraz itzulpenik gabe.

 

« Gizonak eta mugimendu sozial parekide(ago)ak »

2024ko martxoaren 6a, asteazkena, 18:00-20:00.

Biltxoko (Augustin karrika, 9. Baiona).

 

Izena emateko: euskara@plazara.eus – (0033)677.82.20.20.