Mugaz gaindiko hitzarmena euskara biziberritzeko (Plazara-Emun)

Iparraldean eta Hegoaldean euskara biziberritzeko indarrak batzeko hitzarmena sinatu dugu Plazarak eta Emun

> Euskararen biziberritzean dihardugun bi kooperatibek mugaz gaindiko hitzarmena sinatu berri dugu elkarren esperientzia eta ezagutzak partekatzeko helburuarekin.

> 27 urteko ibilbidea dauka Arrasaten sortu eta hego Euskal Herrian hedatutako Emun aholkularitzak. Lan mundua euskalduntzeko sortu zen kooperatibak, gai sozialak kudeatzen laguntzen die gaur gaurkoz administrazio eta enpresei. Hala nola, euskara, genero berdintasuna, gobernantza edota enpresen gizarte erantzukizuna dira bere eragin arlo nagusiak, eta zehazki, liderra da hego euskal herrian erakundeak euskalduntzeko euskara planetan.

Plazara orain dela pare bat urte Baionan sortutako kooperatiba da. Aurrez euskararen biziberritzean hainbat urtetako esperientziak metatutako 5 lagunek sortutako proiektua da, zehazki, erdaldunentzat euskara hurbilago, euskaldunentzat presenteago eta egiturentzat praktikoago egiteko sortutakoa.

> Elkarlanerako hitzarmenak epe luzerako lankidetza ikuspegia landu nahi badu ere, bi erakundeek zehaztu ditugu 2025erako lehentasunak, eta Hala, dagoeneko aurreikusi ditugu aisialdian eta kirolean erakunde bakoitzaren praktikak elkarbanatzeko eta euskaldun kopuru txikia dagoen eremuetan euskararen erabileran eragiteko praktiken elkartrukerako beste mintegi bat.

> Esperientzien truketik haratago, baina, euskararen biziberritzean dauden erronkei elkarrekin aurre egiteko konpromisoa hartu dugu. 

Urrunago joateko