Uztailean, Plazara Baionako presondegian zen. SPIP 64 zerbitzuak eta Euskal Kultur Erakundeak preso diren pertsonentzat antolatutako euskal kultura deskubritzeko astean parte hartzeko xantza izan dugu, lehen aldikotz, hizkuntzari buruko tailer baten bidez.

Euskararen iniziaziotik eleaniztasunari buruzko trukaketa interesgarriak bizi izan ditugu hamar bat presorekin. Gure artean jada zazpi hizkuntza desberdin identifikatu ditugu: euskara, arabiera, errumaniera, Andaluziako espainola, indiarra, inglesa eta italiera. Bakoitzak bere hizkuntzan hainbat ahoskera, intonazio, esaldi estrukturatze, erramolde eta kultura desberdin deskubritu ditugu.

Parte hartzaile guziei eta tailerra egiteko aukera eman diguten : milesker, shkran, multumiri, gracias, svagata, thanks, grazie. Itzuliko gira!