Otsailaren 21ean, ama-hizkuntzaren nazioarteko egunaren karietara, Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete egituretako kideak Baionan elkartu dira “Famili’on egonaldi” ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko.

Babesle diren instituzioetako ordezkariak ere bertan izan dira proiektu berritzaile honi sostengua erakusteko: Mathieu BERGE Euroeskualdearen izenean, Joseba ERREMUNDEGUY Euskal Hirigune Elkargoaren izenean, Javi ARAKAMA Nafarroako Gobernutik eta Johañe ETXEBESTE Euskal Kultur Erakundetik.

Aste oso bat, euskararen munduetan barna

Familian momentu goxoak pasatuz, ikasten segitu

AEK eta Uda Lekuk esperientzia handia dute ikastaldien antolaketan batzuek eta eskola oporren garaian aisialdi zentroetan besteek eta aspalditik zuten buru txoko batean, egun batez familien egonaldi baten antolatzearen ideia. 2023 hastapenean, Plazara kolektibo sortu berriak iniziatiba hartu eta eragile horiek mahai inguruan bildu zituen, oporrak familian pasatu ahal izatea eta euskara ikasten segitzea uztartuko lituzkeen egonaldi baten sortzeko.

Nolakoa izanen da egonaldia? Goizean, helduak euskara klaseetan izanen diren bitartean, haurrak jokoetan ibiliko dira. Arratsaldean, guraso-haur aktibitateak proposatuko dira eta arrats batzuetan, publiko zabalari irekitako animazioak. Helburu nagusia parte-hartzaileen euskara maila hobetzea da eta familien hizkuntza ohiturak aldatzea, baina baita Euskal Herriko xoko ezberdinak ezagutzea ere, euskararen eta euskal kulturaren bidez.

Aurten Ipar Euskal Herriko udaberriko oporrek bat egiten dute Hego Euskal Herriko Aste Santuko oporren bukaerarekin, Arabako San Prudentzio bestarekin eta maiatzaren 1eko zubiarekin, beraz, edizio honetan Euskal Herri osoko familiek parte hartzen ahalko dute. Horregatik dugu, besteak beste, Akitania Berria – Euskadi eta Nafarroa batzen dituen Euroeskualdearen eta Euskal Hirigune Elkargoaren sostengua.

Ilusioz eraikitako egonaldia

12 hilabetetako prestakuntza izan du proiektuak eta bi formula ezberdin sortu ditugu:

  • Aste bat barnetegian, 5 egun eta 4 gau Baigorri (Baxe Nafarroa) eta Lesaka (Nafarroa) artean, maila aitzinatua duten gurasoentzat (B1-B2),
  • Aste bat ikastaldian, 5 egun eta gau bat pasatuz Arbona (Lapurdi) eta Orio (Gipuzkoa) artean, oinarrizko maila duten gurasoentzat (A2).

Parte-hartzaileak horrelako egonaldietarako prestatuak diren zentroetan errezibituko dituzte lan-talde profesionalek (Oronozia, Matxinbeltzenea, Arantzola, Txurruka). Lasarte-Oriako Ebete kooperatibak familiako hizkuntza ohituren inguruan dituzten jakintzak partekatuko ditu eta Iruñeako Dindaia Fundazioak euskarazko aisialdian duen esperientzia ekarriko dio proiektuari.

Talde txikiak lehenetsi ditugunez, aste bakoitzean 20 familiak parte hartzen ahalko dute, 3 eta 11 urte bitarteko haurrekin. Aste bakoitzaren prezioa 300€ eta 650€ artekoa da, formularen eta seme-alaba kopuruaren arabera. Prezio horretan sartzen dira: apairuak, garraioa, lo tokia, aktibitateak, klaseak, animazioak eta materiala.

Izena emateko epea irekia da martxoaren 15era arte (larunbata), gure webgunean eta informazio gehiago behar izanez gero, AEK-rekin kontaktuan sar zaitezkete telefonoz (06.03.20.50.10) edo e-mailez (ikastaldi@aek.eus).

Hilabete hauetan, Famili’on egonaldia antolatzen duten 5 elkarteek elkar ezagutu dute, elkarrekin lan egiten ikasi dute eta etorkizuneko proiektu amankomunen inguruan amesten aritu dira. Lehen esperimentazio hau berritu eta indartu nahi lukete 2026an, Euskal Herri osoko familien arteko loturak (berr)eraikitzeko xedearekin. Bitartean, elkarte bakoitzak bere eguneroko lanetan segituko du euskararen alde, bizikidetza falta handia duen mundu batean.

BAIGORRI > LESAKA

Hobekuntza barnetegia, mantenu osoarekin (B1-B2 mailak)

Apirilaren 21a astelehena

Baigorri

Apirilaren 22a asteartea

Baigorri

Apirilaren 23a asteazkena

Baigorri

Apirilaren 24a osteguna

Lesaka

Apirilaren 25a ostirala

Lesaka

GOIZA

Aktibitateak familian, elkar ezagutzeko

GOIZA

Klaseak gurasoentzat, aktibitateak haurrentzat

GOIZA

Klaseak gurasoentzat, aktibitateak haurrentzat

GOIZA

Klaseak gurasoentzat, aktibitateak haurrentzat

GOIZA

Klaseak gurasoentzat, aktibitateak haurrentzat

ARRATSALDEA

Tailerrak

Jokoak

ARRATSALDEA

Tailerrak

Jokoak

ARRATSALDEA

Pista jokoa

ARRATSALDEA

Lesakara

ARRATSALDEA

Azken aktibitatea eta bilana

ILUNTZEA

Animazioak

Gaua Baigorrin

ILUNTZEA

Libre

Gaua Baigorrin

ILUNTZEA

Publikoari irekitako gaualdia (ipuin, antzerki, proiekzio)

Gaua Baigorrin

ILUNTZEA

Animazioak

Gaua Lesakan

ILUNTZEA

Etxera

ARBONA > ORIO

Ikastaldia, oinarrizko maila (A2 maila)

Apirilaren 28a astelehena

Arbona

Apirilaren 29a asteartea

Arbona

Apirilaren 30a asteazkena

Arbona

Maiatz 1a

LIBRE

Maiatzaren 2a ostirala

Orio

Maiatzaren 3a larunbata

Orio

GOIZA

Aktibitateak familian, elkar ezagutzeko

GOIZA

Klaseak gurasoentzat, aktibitateak haurrentzat

GOIZA

Klaseak gurasoentzat, aktibitateak haurrentzat

GOIZA

Klaseak gurasoentzat, aktibitateak haurrentzat

GOIZA

Klaseak gurasoentzat, aktibitateak haurrentzat

ARRATSALDEA

Tailerrak

Jokoak

ARRATSALDEA

Tailerrak

Jokoak

ARRATSALDEA

Pista jokoa

ARRATSALDEA

Tolosara

ARRATSALDEA

Azken aktibitatea eta bilana

ILUNTZEA

Etxera (edo logela partekatuetan gaua pasatzeko aukera)

ILUNTZEA

Etxera (edo logela partekatuetan gaua pasatzeko aukera)

ILUNTZEA

Publikoari irekitako gaualdia (ipuin, antzerki, proiekzio)

ILUNTZEA

Animazioak

Gaua Orion

ILUNTZEA

Etxera