2026-04-20

Etorkizunera, aro digitalean

Gure hizkuntzak ez dira iraganeko aztarna folklorikoak. Bizirik daude, eta bizirik nahi ditugu — baita aro digitalean ere.

Sare sozialen, plataforma handien eta adimen artifizialaren garaian, galdera nagusia argia da: zein leku izango dute euskarak eta bretonak etorkizuneko munduan?

ZIZPA gaztetxea eta PLAZARA koletiboaren artean antolatutako gaualdiaren heldurua, ez da soilik galdera hori plazaratzeko espazioa, baizik eta erantzunak kolektiboki eraikitzeko gonbita.

Euskal Herriak eta Bretainiak antzeko borrokak partekatzen dituzte: hizkuntzaren biziberritzea, transmisioa, ikusgarritasuna… baina baita sormenaren eta berrikuntzaren indarra ere. Horregatik, elkar entzun eta elkarretik ikasteko garaia da:
ikasi dezagun gure lagun bretoinengandik, eta partekatu dezagun gurea ere. 

Hausnarketa eta kultura uztartuz

Arratsaldean, Brieg Guerveno eta Maïlys “Bretonne” izango ditugu gure artean, frantsesez emango den konferentzia-kontzertu batean.

Ideiak eta musika uztartuz, hizkuntzen aldeko borrokak beste modu batean bizitzeko aukera izango da: ez soilik entzunez, baizik eta sentituz.

Hizkuntza gutxituak, subjektu politiko

Gure hizkuntzak ez dira bigarren mailakoak. Ez dira moldatu behar beti besteen arauetara. Sortu, bizi eta zabaldu nahi ditugu gure hizkuntzetan. Eta horretarako, espazioak, aliantzak eta ekimenak behar ditugu. ZIZPLAZARA horietako bat da:
topagune bat, indarrak batzeko eta etorkizuna irudikatzeko.

📍 Zizpa Gaztetxea
🕖 19:00
🎟️ Sarrera prezio librean

Etorri, entzun, parte hartu… eta batez ere,
egin dezagun hizkuntzen etorkizuna gure esku.

Plazara diziplinarteko kolektibo gazte, sortzaile eta inspiratzailea da. Euskara ikusgarriagoa, entzunagoa eta erabiliagoa izatea bilatzen dugu, Euskal Herriko plazetan.

Kategoriak

Gure sareak

Azken berriak