Argazkiaren aurkezpena
Plazarak Baionako aniztasunaren astean parte hartzen du, bi hitz ordu proposatuz. Otsailaren 28tik martxoaren 11ra, 40 hitz ordu antolatuak dira hirian zehar. Kultura, genero, hizkuntza, jatorri eta sentsibilitate aniztasuna ospatzeko eta aldarrikatzeko aukera.
Hartu agenda eta zatozte bi momentu hauek gurekin partekatzera
Zine kontzertua
Martxoaren 6a, osteguna, 20:15, Atalante
𝙆𝙉𝙀𝙀𝘾𝘼𝙋 – Proiekzioa – VOST. Hip hop talde atipiko bat eta Belfasteko irakasle baten arteko topaketa xelebrearen ixtorioa kondatzen du Kneecap filmak. Irlandesez rapeatuz, eskubide zibil eta linguistikoen aldeko mugimendu espontaneo eta probokatzailea abiatuko dute.
𝙍𝙏𝙕 𝙆𝙤𝙡𝙚𝙠𝙩𝙞𝙗𝙤𝙖 – Kontzertua. RTZ kolektiboa Baionan sortu zen rap taldea da. Raplariek kantu guztiak euskaraz, edo euskara/frantsesez idazten dituzte hainbat gai desberdin eta engaiatuak aipatuz (gai sozialak, politikoak…). “Itzaletik Argira” albuma 2024ko abenduan argitaratu zuten, “Konkista” lehen albumari segida emanez, eta musikariekin lan eginez soinu eta kolore berri baten ekartzeko.
Prezioa: 4€

Hizkuntza aniztasun tailerra
Martxoaren 8a, larunbata, 10:00, ON! Bilgunea
Euskara eta Baionako hizkuntzak deskubritzeko tailer dinamikoa. Kafe goxo bat partekatu ondoren, parte hartzaileek hizkuntzetan barna bidaiatuko dute eta ezagutzen duten hizkuntza bat partekatuko dute. Hizkuntza aniztasunari buruzko gogoeta pizteko eta kulturen arteko elkarrizketa indartzeko aukera paregabea.
Euskara ere baldin badakizu, zato zu ere zure hizkuntza edo euskalkia partekatzera. Ta ekarri munduko hizkuntza ederrak dakizkiten lagunekin.
Urririk. Toki mugatuak. Izen ematea: euskara@plazara.eus