Euskararen Urtaroa 2026aren karietara, Plazarak adimen artifizialari buruzko formakuntza bat proposatzen du, Talaios kooperatibak animaturik. Bi goizaldi euskaraz, azaroaren 19an eta 23an, Baionan. Tokiak mugatuak dira: izena eman behar da.
Euskararen Urtaroa, euskaraz bizitzeko hilabetea
Azaroaren 6tik abenduaren 3ra, Euskal Hirigune Elkargoak eta berrogeita hamar bat herri, elkarte eta eragilek ehun bat hitzordu proposatzen dituzte euskara ezagutzeko eta praktikatzeko: ikuskizunak, zinema, tailerrak, kirola, hitzaldiak, bisitaldiak…
Ekimen ederra da biziki. Euskara agerian ezartzen du Ipar Euskal Herri osoan, eta euskara egunero bizi-arazten duten eragileen bizitasuna eta aniztasuna erakusten. Egitarau osoa hemen
« Adimen artifiziala: ezagutza, praktika eta erabilera arduratsua »
Horren barnean, Plazarak formakuntza bat antolatzen du Talaios kooperatibarekin. Talaios teknologia libreetan, sare-estrategietan eta formakuntzan aritzen den euskal kooperatiba bat da. Egitarauan:
- AAren oinarrizko kontzeptuak ezagutu;
- erabilera-aukerak aztertu;
- testuak, irudiak eta audioak sortzeko tresna libreak praktikan probatu;
- euskarazko baliabideak eta teknologia-burujabetzaren garrantzia landu;
- AAren erronka etikoak, arriskuak eta mugak ikuspegi kritiko batetik aztertu.
Zergatik elgarrekin, eta zergatik euskaraz?
AA gure egunerokoan sartzen ari da: lanean, eskolan, elkarteetan, etxean. Galdera anitz sortzen ditu, eta maiz bakarka egiten diegu buru: zer tresna hautatu, zer baldintzatan, zer daturekin? Elgarrekin gogoetatzea proposatzen dugu, eta euskaraz egitea, zeren tresna horiei buruz pentsatzeko hizkuntzak ere badu bere pisua.
Hizkuntza gutxituentzat, erronka erabat estrategikoa da. AAk eskura dauden edukietarik ikasten du: gutxi agertzen den hizkuntza bat okerrago zerbitzatua da, eta hiztunak hizkuntza nagusira lerratzen dira, askotan ohartu gabe. Euskarak AAn duen presentzian eta erabileran bere etorkizunaren parte bat jokatzen da. Tresnak euskaraz erabiltzea, haiei buruz euskaraz aritzea eta gure beharrak elgarrekin zehaztea: horra jadanik zerbait egitea.
Argibide praktikoak
Noiz: azaroaren 19an (osteguna) eta 23an (astelehena), 09:00etatik 13:00etara
Non: ON bilgunean, Baionan
Animatzailea: Talaios kooperatiba
Hizkuntza: euskara
Izen-ematea derrigorrezkoa, tokiak mugatuak: euskara@plazara.eus