Euskal monetak bere sarean diren profesionalak euskara erdigunera ekartzen laguntzen ditu, itzulpenak proposatuz edo aholkuak emanez. Urtarrilaren 26an, astelehenez, gogoeta goiz bat antolatu dute.
Ongi egina bada, afitxaketa elebidunak asko ekartzen dio euskararen biziberritzeari. Baina galdera batzuk ere pausatzen ditu:
- Nola plantan eman hizkuntzen kohabitazio orekatu bat?
- Zein hizkuntza eman lehenik?
- Eta nola desberdindu hizkuntzak grafikoki?
- Ez ote gaitu euskaraz estigmatizatuko?
- Zer ekartzen dit niri, profesional bezala?
- Eta zer ekartzen diot, nik, euskararen biziberritzeari?
Tailer praktikoa
Profesional, elkarte, kurios, euskaldun, ikastun, erdaldun… interesa duten guzieri idekia da eta giro goxoan pasako da.
Ez duda parte hartzea, elkarrekin euskarari toki hobea emateko teknika konkretuak landuko ditugu.
Eta euskaldunen presentzia biziki inportantea da, euskara jakin gabe ere euskarari tokia eman nahi dioten erdaldunek, sendi dezaten:
- legitmo direla,
- gure babesa badutela,
- eta euskararen biziberritzean rol bat jokatzen ahal / behar dutela haiek ere.
Informazio praktikoak
Urtarrilaren 26a, astelehena
9:30-11:30
The Roof (Angelu)
Urririk eta deneri idekia