2026eko uztailean, lehen aldiz udako familia egonaldi ibiltaria esperimentatuko dugu Dindaia, Ebete, Uda Leku eta Aek-ko lagunekin batera. Udaberriko formulan ez bezala, EH osoko familia euskaldunei zuzendua da.
Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako 12 familia bildu (guraso, haur eta aitatxi bat ere) eta aste bateko abentura bizitzera goaz uztailaren 20tik 25erat.
Lartzabale, Bera, Donostia eta inguruetan ibiliko gira, udako oporrak euskaraz eta euskaratik gozatzeko. Kalitatezko egitaraua zabala prestatu dugu: zaldi ateraldi, orientazio ibilaldia, bisita, joko, tailer… Oraindik 4 familientzat tokiak gelditzen dira, beraz ez duda izena ematea.
Proiektu berritzailea
Helburuak argiak dira:
- EuskalHerriko lurralde desberdinetako familien artean harreman iraunkorrak eta herritartasun sentimentu amankomun bat sortu
- Euskal Herriko lurraldeen ezagutza hobetu, zirkuitu turistikoetatik at
- Familiak euskaraz bizitzera lagundu, autoestiman, emozio positiboetan eta kontzientzia soziolinguistikoan eraginez
- Kolektiboaren eta bizikidetzaren baloreak barneratu.
Partaide sare bat
Aurten ere lehen lerroko partaideen babesari esker, egonaldiak prezio apalean proposatuak izanen dira. Milesker beraz: Poctefa, Euroeskualdea, Euskarabidea, Gipuzkoako Foru aldundia eta Euskal Kultur Erakundea.
Praktikan
- Uztailaren 20tik, 25erat
- Astelehen goizetik, larunbat eguerdira
- 6 egun – 5 gau
- Baxe Nafarroa > Nafarroa > Gipuzkoa
- 375€-475€ artean, dena barne (garraio, aterpe, otordu, aktibitate…)
Azken tokiak libre! Ez duda eta parte hartu.
Izena eman ekainaren 19a aitzin: euskara@plazara.eus – 0033.775.66.58.04.