Plazara proiektua irudikatzen hasi ginelarik, argi ginuen ez zela 5 kideren proiektua izatera mugatu behar. Aldiz, ez ginuen hain argi sustengu kanpaina baten abiatzea. Proiektua idekitzeko gogoak eta behar ekonomikoek atxikimendu kanpaina baten diseinatzera bideratu gaituzte.

Euskal Herrian plazatik eta herritarren oldarretik proiektuak sortzeko ohitura dugu. Euskararen biziberritzea ere bide horretarik doa azken hamarkada luzeetan. 12 hilabeteko sortze prozesuaren ondotik, Plazarak atxikimendu kanpaina bat abiatzen du, herri oldar baten beharraz jabetua.

Plazatik altxa dezagun Plazara!

Plazara sustengatzeko arrazoiak ez dira falta:

1)       EH ardatz eta mundu maila inspirazio iturri duen proiektu berritzailea sustengatu.

2)       Euskararen biziberritzean eragiteko, gaurko erronkei egokitutako dispositiboak sortzen lagundu.

3)       Helburu handiak dituen lantalde zabal baten abentura kolektiboa bultzatu.

Diru emaitza urte baterako egin daiteke eta librea da (10€, 20€, 50€…). Bildutako fondoa ez da funtzionamendura bideratuko: diruztapenik lortu ez duten proiektuak sortzeko erabilia izango da.

Baina sustengu moral eta ekonomikoaz gain, Plazakide bilakatzeko aukera duzue. Gisa horretan, ahal duzuen heinean eta nahi duzuen zereginetan Plazara laguntzen ahalko duzue euskara lau haizetara hedatzen (formakuntzak animatuz, erakuts-mahaiak atxikiz, infografiak sortuz, artikuluak idatziz, hiztegiak banatuz, munduko aktibistak errezibituz, materiala kudeatuz, tresna pedagogikoak teztatuz…).

Plaza(ra)ko ateak idekiak dira. Zatoz!