Aurten Plazara Lurraman izanen da. Zatozte gure ikustera; eraikitzen ari giren proiektua hobeki ezagutzeko, zuzenean bazkidetzeko edo gure materiala eskuratzeko aukera paregabea.

Lurrama, laborantza herrikoi eta iraunkorraren azoka, 2023ko azaroaren 10etik 12ra iraganen da Miarritzeko Irati erakustazokan. EHLGk sortutako proiektu eder horrek, emazteak laborantzan izanen du hari gorria aurten. Mintzaldi, merkatu, kontzertu, apairu, animazio, haurren txoko… egitaraua ezin ederragoa apailatu dute laguntzaileek aurten ere.

Euskal Herriko herri mugimenduen topalekua da ere Lurrama. Mintzalasai, EH Burujabe eta Glissegunean presente ginen bezala, 3 egunez Irati erakustazokan presente izanen gira, Plazar proiektua zuekin partekatzeko.

Plazara erakusmahaia, 1. estaian:

  • Ostirala: 17:00-19:00
  • Larunbata: 10:00-13:00 / 17:00-19:00
  • Igandea: 10:00-13:00