Plazarako lantaldea nomada da eta izaera ibiltari hori maite dugu. Hala ere, gure materiala gordetzeko lokal tekniko bat xekatzen dugu. Deia luzatzen dugu hortan laguntzen ahal gaituen orori.
Goxo da Euskal Herriko txoko desberdinetan elkartzea: kafetegi goxo baten zolan, parke publiko baten mahai inguruan, coworking espazio batean, Harri saldaren estudioan, Lota jauregiko jangelan, ostatu baten terrazan, Martin Ugalde kultur parkean, elkarte baten bilkura gelan… Gure aktibitatearentzat materiala andana badugu: arbela, materiala informatikoa, bulegotika, karpak, totemak, altzairuak, papera, hiztegiak… Horren gordetzeko, lokal tekniko bat behar dugu.
Kokapena: Urepele-Baiona ardatzean, edo Arbona, Hazparne, Azkaine inguruan.
Handitasuna: 40m² inguru (bi gelatan banatzen ahal da).
Egoera: garbia, hezea eta ahalaz eskailerarik gabe.
Partekatzea: gogotik partekatzen ahal dugu zuen txokoa.