2024-2027 epealdian garatuko dituen proiektuen baitan, Plazara elkarteak noiztenka bere lantaldea indartu behar du, misio zehatz batzuetan laguntzeko.
Diziplinarteko kolektibo dinamiko eta sortzailea integratu nahi duzu? Talde lanaren bidez euskararen gaur egungo beharrei erantzun konkretuak ekarri nahi dizkiezu? Proiektu baten gauzatzea zuzenean eragin nahi duzu?
Datozen bi urteetan, epe definitu batean gurekin aritzeko prest eta libre izanen bazira, 2024eko abenduaren 18a aitzin zure burua ezagutarazi.
Abisua: zure hautagaitza bidaltzeak adierazten du potentzialki sektore horretan eta egitura horretan aritzeko interesa zenukeela. Ez zaitu ezertan behartzen. Misioen, garaien, baldintzen eta gogoen arabera definituko dira lan koadroak.