2026-01-26

Goresmenak Kimetz!

Kimetz PEREZ-HARISPE Plazakideak irabazi du aurtengo Hausnartu-Txillardegi saria. Izenburua: “Hirigune frantses batean euskaraz ikastearen oximorona: Baionako Estitxu Robles Kolegioaren kasua”

Kimetz Perez Harispe (Baionan – 2002) antropologia ikaslea da eta joan den irailetik Plazakide da,  ikerlari gisa. Bere ikasketen baitan, Hirigune frantses batean euskaraz ikasteak sortzen dituen kontraerranak aztertu ditu.

Gradu amaierako lana artikulu bihurtu zuen, eta horri esker Txillardegi-Hausnartu lehiaketako bigarren saria irabazi zuen abenduan. Ikerketan, Seaskak Baionan duen Estitxu Robles kolegioaren eguneroko errealitatea jorratu du, ikasleen hizkuntza ohiturak eta hezkuntza taldearen kudeaketa moduak aztertuz.

Ikerketaren aurkezpena

Horra nola laburbiltzen duen bere lana gure lankideak: « Ikerketa honetarako ideia, irakasleek Kolegioko ikasleen frantsesa erabiltzeko ohitura eta duten euskara eskasaz kezkatik abiatu da. Beraz hasiera batean, ikerketa BABko nerabe euskaldunen hizkuntza praktiken azterketan soilik zentratu nahi nuen.  

Hortaz, landa lanean zehar, ikasleen hizkuntza praktiketan erreparatzea erabaki nuen. Baina ikerketan zehar, ohartu naiz bizi diren BABko testuinguruarekin batera, azkenean ikastetxeak berak eragin berezia zuela ikasleen hizkuntza praktiketan. Hori kontuan izanik, honako galdera hauei erantzuten saiatu naiz lanean zehar:

  • zer erran nahi du hirigune frantses bateko nerabeentzat euskaraz ikasteak?
  • Eta aldi berean, zein eragin du ikastetxeak hartzen duen posizioak? »
“Euskal soziolinguistikarekin ikerlarien lana bultzatzea eta beste hainbat ikerlari ere euskal soziolinguistikaren eremura biltzea bilatzen da”

Hirugarren saritua

Soziolinguistika klusterrak kudeatua, lehiaketaren helburu nagusia « euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza da ». Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza, UPV/EHU dira babesle.

Soziolinguistikaren alorrean ari girenontzat, aitortza et akuilu ederra da Hausnartu-Txillardegi saria. Beste bi Plazakidek lortu zuten saria aitzineko urteetan:

  • Xan AIREk 2022an: “Elkarrekintzaren eragina euskararen erabileran: lehen pistak Ipar Euskal Herriko ikastoletan”
  • Eneko GORRIk 2020an: “Ongi etorri. Euskaltzaletasuna sendotzeko ekosistema komunikatiboa” (ON! proiektua inspiratuko zuen ikerketa lana).

Bideoak

Kimetz

Xan

Eneko

Plazara diziplinarteko kolektibo gazte, sortzaile eta inspiratzailea da. Euskara ikusgarriagoa, entzunagoa eta erabiliagoa izatea bilatzen dugu, Euskal Herriko plazetan.

Kategoriak

Gure sareak

Azken berriak