2026-11-10

Euskara sektore sozioekonomikoan: Plazara eta Eusko elkarlanean

Urtarrileko eta martxoko tailerren arrakastaren ondotik, Plazarak eta Euskal Monetak « BAI! Komertzioak (eta bezeroak) inportanteak dira euskararen etorkizunarako » saio berri bat proposatzen dute. Hitzordua azaroaren 19an, ostegunarekin, 19:30etik 21:30era, Itsasuko Balaki ostatuan. Urririk eta deneri idekia, izena emanez.

Euskara bizi ekonomikoan, erronka estrategikoa

Hizkuntza baten tokia merkatarien eta bezeroen arteko harremanetan ere jokatzen da. Euskara mundu sozioekonomikoan biziaraztea, ikusgarritasuna, baliagarritasuna eta egunero erabiltzeko parada ematea da. Hori da Plazararen eta Euskoaren arteko lankidetzaren zentzua: Euskoaren profesional sarea indar handia da elgarrekin aitzina egiteko.

Joan den martxoan, Larzabalen, tailer honen lehen saioak jende anitz bildu zuen, eta oihartzun ederra ukan zuen parte-hartzaileen artean.

 

Tailer parte-hartzailea

Merkatariak, bezeroak, euskaldunak ala ez: denak ongi etorriak dira. Elgarrekin mintzatuko gara:

  • euskararen egungo egoeraz eta erronkez;
  • euskarak merkatariei, bezeroei eta haien arteko harremanari ekar diezaiekeenaz;
  • bakoitzak euskararekin duen loturaz;
  • komertzioek euskararen hedapenean eta erabileran duten garrantziaz.

 

Tailerra nagusiki euskaraz izanen da, frantsesezko berehalako itzulpenarekin kaskoen bidez: bakoitzak nahi duen hizkuntzan parte har dezake.

Hitzordu hau Euskararen Urtaroaren egitarauaren barnean da, Euskal Hirigune Elkargoak sustatzen duen euskararen hilabetean.

Argibide praktikoak

Noiz: azaroaren 19an, ostegunarekin, 19:30etik 21:30era

Non: Balaki ostatuan, Itsasun

Antolatzaileak: Euskal Moneta eta Plazara

Hizkuntzak: euskara, frantsesezko berehalako itzulpenarekin

Urririk, izena eman behar da: izen-emate formularioa

Argibide gehiago: Euskoaren webgunean

Plazara diziplinarteko kolektibo gazte, sortzaile eta inspiratzailea da. Euskara ikusgarriagoa, entzunagoa eta erabiliagoa izatea bilatzen dugu, Euskal Herriko plazetan.

Kategoriak

Gure sareak

Azken berriak