2026-08-02

Nor dira ikastoletako gurasoak?

2025/2026 ikasturtean, 14 hilabetez ikerketa proiektu bat eraman dugu Seaskarentzat. Helburua: Ipar Euskal Herriko ikastolen gurasoak hobeki ezagutu.
Gauzak asko aldatu dira lehen ikastola zabaldu zenetik 1969an, baina Seaskak bere hasierako ametsari eusten dio: gazte belaunaldiak euskalduntzea eta herritar aktibo bihurtzea.

Testuinguru berria

Sortzeen apaltzea, euskararen irakaskuntzaren garapena sail katoliko eta publikoan eta biztanleriaren eraldaketa soziodemografikoak ikastolen soziologia eta garapena inpaktatzen dute.

Horri begira, Seaskak bere gaur egungo gurasoen perfila, motibazioak, kezkak eta iritziak bildu nahi izan ditu, etorkizuneko erronkei hobeki erantzuteko asmoz.

Urte osoko lana

Bi ardatzetan egituratutako ikerketa bat plantan eman dugu:

  • Kualitatiboa:
    • 3 ikerketa talde,
    • Donapaleun, Hazparnen eta Miarritzen,
    • Orotara 28 guraso parte hartzaile.
  • Kuantitatiboa:
    • Galdetegia,
    • 2.346 erantzule,
    • 5.000 erantzun ireki.


Asko ikasi dugu bidean. Plazara kolektiboan, kide asko gira ikastolatik pasatako ikasle ohiak, gaur egun guraso eta batzuk Seaskako langile ohi ere bai. Gaur egungo gurasoak entzutean eta irakurtzean, biziki elementu interesgarriak agertu zaizkigu.

“Gaurko gurasoak ez dira lehengoak bezain inplikatzen” eta “Ikastola ideki eta despolitizatu behar da” ideien artean, ekiteko bide berriak deskubritu ditugu.

Emaitzen aurkezpen deskriptiboaz haratago, maila operazionalera ekarri nahi izan dugu gure esku hartzea. Datozen urteetan obratzen ahal liratekeen ekintzak ere proposatzen ditugu bertan, soziolingjuistika aplikatuan elikatuz.

Milesker Seaska zuen konfiantzagatik, eta segi aitzina!

Plazara diziplinarteko kolektibo gazte, sortzaile eta inspiratzailea da. Euskara ikusgarriagoa, entzunagoa eta erabiliagoa izatea bilatzen dugu, Euskal Herriko plazetan.

Kategoriak

Gure sareak

Azken berriak