2026-06-25

Ongi etorri Plazarara!

Zentzua duen txandako alternantzia kontratua bilatzen ari zara? Leku bat badugu zuretzat.
6 eta 12 hilabete eman nahi dituzu zentzua duen misio batzuetan, zerbitzu zibiko baten baitan? Zu bezalako norbait bilatzen dugu.

Plazara Ipar Euskal Herrian kokatua den elkarte nomada da, euskara lurraldeko biztanleen eta eragileen egunerokoan presenteago izatea helburu duena. Euskal Herrian errotutako proiektu bat — eta munduan zehar beren hizkuntza eta kulturaren alde borrokatzen diren komunitateekin loturan.

Lantaldea

Gaztea, diziplinartekoa, engaiatua. Soziolinguistika-ikerketa, komunikazioa, prestakuntza, animazioa, ekitaldien antolakuntza eta edukien sorkuntza artean gabiltza. Aspertzeko astirik ez!

Zure misioa

Proiektu-kudeatzaile gisa sartzen zira taldean. Zehazki: proiektuen diseinuan parte hartzen duzu, ekintzak taldean eramaten dituzu, antolatzen duzu, jendeekin harremanetan sartzen zira, euskarriak zabaltzen dituzu... Praktiko-praktikoa!

Proiektuak

Hego Amerikako aktibisten delegazioen harrera, proiekzio-eztabaiden antolakuntza, euskarri artibisten zabalkundea, hizkuntza-egonaldi ibiltarietan parte hartzea, eguberriko merkatua… Errutinarik ez!

Formakuntza

Ez zira baitezpada aditua izan behar. Formatuko zaitugu, bai gure mundua hobeki ulertzen (hizkuntza biziberritzea, proiektuen metodologia, gizarte-dinamikak, euskalgintza), bai praktika profesionalak zureganatzen (proiektu metodologia, komunikazioa, ekitaldi antolaketa).

Bilatzen dugun profila

  • Jakingura, autonomoa, hainbat dosier aldi berean eraman dezakeena
  • Inpaktu handiko proiektu batean parte hartzeko gogoa
  • Euskalduna

Plazara diziplinarteko kolektibo gazte, sortzaile eta inspiratzailea da. Euskara ikusgarriagoa, entzunagoa eta erabiliagoa izatea bilatzen dugu, Euskal Herriko plazetan.

Kategoriak

Gure sareak

Azken berriak