2025eko udaberrian, lehen aldiz Euskal Herri mailako familia egonaldi ibiltaria antolatzen ginuen AEK, UDA LEKU, DINDAIA eta EBETE egituretako lagunekin batera. Edizio pilotu horren arrakasta ikusirik, 2026an esperientzia berrituko, hobetuko eta aberastuko dugu.
Nola laburbildu 2025eko apirilean bizi izan genituen bi asteak? Hitzak motz gelditzen dira. EH osoko 30 familia bildu genituen, elkarrekin abentura ederra bizitzeko Baigorritik Lesakara eta Arbonatik Oriora.
Proiektu berritzailea
Formula sinplea zen: goizean gurasoak euskara klasean ziren bitartean, haurrak josteta ari ziren animatzaileekin. Eta eguerditik oheratu arte, guraso eta haurrek euskarazko aktibitateen inguruan biltzen ziren.
Helburuak argiak dira:
- Euskara maila hobetu eta familia baitako hizkuntza ohiturak aldatu.
- Euskal Herriko lurraldeko desberdinak eta euskal kultura deskubritu.
- Kolektiboaren eta bizikidetzaren baloreak barneratu.
Bi astez irri asko, malko batzuk eta begi-belarriak zabal zabal irekiak ikusi ditugu. Ze plazera!
Edizio eguneratu bat
Bilan sakona egin dugu parte hartzaileekin eta antolatzaileen artean. Hobekuntza pista ederrak ere marraztu ditugu. Eta gaur poz-pozik erraten ahal dugu 2026an Familion egonaldia errepikatuko dugula!
Aurten ere lehen lerroko partaide ezin hobeak ondoan izanen ditugu proiektua garatzeko: Poctefa, Euroeskualdea, Euskarabidea, Gipuzkoako Foru aldundia eta Euskal Kultur Erakundea.
2026eko berritasunak
Laburbiltzeko, lau aldaketa nagusi izanen dira:
- Egonaldi bakoitza 2 egunez luzatuko da (7 egun, 6 gau).
- Herri kulturaren deskubrimendua sakonduko da.
- Egitaraua arinduko da haurren erritmoari egokitzeko.
- Aitatxi-amatxiei eta guraso euskaldunei zabalduko da.




















