2026ko apirilaren 4an, larunbatez, Proiekzio-eztabaida bat antolatzen dugu Aniztasunaren astearen baitan. Erdaldunak sentsibilizatzeko eta euskaldunak indartzeko momentu bat izatea espero dugu.
“Hizkuntza-aniztasuna: gizarte-erronka bat”. Hau da Baionan antolatu dugun solasaldiaren izenburua.
Baionan, hainbat hizkuntza elkarren ondoan bizi diren hirian, onartua da hizkuntza-aniztasuna aniztasun ekologikoa eta kulturala bezain funtsezkoa dela. Aniztasunaren Astearen baitan, mundua osatzen duten 6.800 hizkuntzen bidez begiratuko dugu mundua.
16:00 Dokumentalaren proiekzioa: « Une langue en plus » (52 min).
17:00 Topaketa Michel FELTIN-PALASekin, dokumentalaren gidoilaria eta L’Express aldizkariko erredaktoreburua.
Euskaldun gisa, zure interesekoa ere izanen da. Zatoz zure lagun erdaldunekin; euskarari buruz gogoetatzeko aukera bikaina!