2026-03-19

Euskorekin mintzaldi-solasaldia

Euskal monetak bere sarean diren profesionalak euskara erdigunera ekartzen laguntzen ditu, itzulpenak proposatuz edo aholkuak emanez. Martxoaren 26an, ostegun arratsez, gogoeta gaualdi bat antolatu dute.

Urtarrilean, Baionako The Roof egoitzan bildu ginen afitxaketa elebidunari buruz gogoetatzeko. Perfil anitzeko jendea bildu zen momentu aberasgarria bizi izan ginuen

Bigarren hitz ordu bat

Aldi huntan, Euskal monetak Oztibarren hitz ordua ematen digu. “BAI! Komertzioak (eta bezeroak) inportanteak dira euskararen etorkizunarentzat”.

Gaualdian zehar, hainbat gai aipatuko dira:

  • Euskararen gaur egungo egoera eta erronkak, bereziki Barnekaldean.
  • Euskarak merkatari, bezero eta komertzio-harremanei ekartzen ahal dien aberasgarritasuna.
  • Bakoitzak euskararekin duen lotura
  • Saltegiek euskararen hedapena eta praktikarako izan dezaketen garrantziaz.

 

Tailer praktikoa

Profesional, elkarte, kurios, euskaldun, ikastun, erdaldun… interesa duten guzieri idekia da. Eduki praktikoa, zehatza eta baliagarria izanen da denentzat. Zuen galderak, oharrak eta esperientziak partekatzeko gunea izanen da.

Jin gustian, trago batekin hasiko gira, eta bat-bateko itzulpenari esker euskaraz egiten ahalko duzu goxoki, parte-hartzaile erdaldunak hor izanik ere.

Informazio praktikoak

Martxoaren 26a, osteguna, 19:00 – 21:00

Espelletenia Ostatua, Larzabale

Urririk eta deneri idekia

Plazara diziplinarteko kolektibo gazte, sortzaile eta inspiratzailea da. Euskara ikusgarriagoa, entzunagoa eta erabiliagoa izatea bilatzen dugu, Euskal Herriko plazetan.

Kategoriak

Gure sareak

Azken berriak