Plazara kolektiboak formatzaile – aholkulari lanpostu bat sortzen du, epe luzerako bere lantaldea integratzeko perspektibarekin. Hautagaitzak irailaren 12a arte bidaltzen ahal dira.
2022 urte bukaeran sortu ondoren, 3 urte berantago PLAZARAk bere lantaldea indartu zuen, bere funtzionamendua eguneratu eta bere egitura bi polotan antolatu (zerbitzuak eta proiektuak). Gaur egun, 8 pertsonez osatutako lantalde euskaldun, dinamiko eta berritzailea da.
Bere garapen perspektibak kontutan hartuz, PLAZARA elkarteak lanpostu berri bat irekitzen du. Langile berriak epe laburrean “Zerbitzu poloa” indartuko du eta epe ertainean polo horren koordinazioa segurtatuko.
Lanpostuaren inguruko xehetasun guziak ondoko deialdian.