Euskararen urtaroaren baitan, mahai inguru bat antolatzen dugu, Espelletenia eta Airaldeko ekintzen faktoriako lagunekin. Kultur espazioen funtzioaz gogoetatzeko aukera, EHko txoko desberdinetatik etorritako jendeekin.
Larzabaleko Espelletenia ostatua euskarazko programazio artistikoa eskaintzen ari da Ipar Euskal Herri barnealdean, euskararen arnasgune izateko hautua eginez. Bide horretan segitzekotan, hainbat galdera lokal eta zabal jalgitzen ari zaizkio: horrelako kulturguneek zer ekartzen dute Oztibarre bezalako eskualde (oraindik) euskaldunean? Nolako publikoa hunkitu, nolako elkarlana ehundu inguruko elkarte eta dinamikekin? Zer lotura egin eremu artistikotik, egunerokoan euskara indartzeko?
Galdera horiei erantzuten laguntzeko, Euskal Herri mailako sarean ibiltzeko proposamena da gure mahai-ingurua, Plazara Kolektiboak animaturik:
- Ingurumen ezberdinetako esperientziak ezagutzeko: Aiaraldeko Faktoria, Azpeitiako KulturaZ.
- Oztibarreko ingurumena kontuan hartzeko: Espelletenia eta inguruko elkarteak.
- Euskal kulturaren ekosistemaz gogoetatzeko: Gotzon Barandiaran kulturgilea.
10:00etatik goiti, kafe pausa tarteko. Aperitifa eskainia, eta 13:00etan bazkaria 20 eurotan.
Jin saldoan: osoki euskaraz da eta solasaldi ederren mentura badugu!
Informazio praktikoak:
Euskararen Urtaroa | 2025-11-29
MAHAI-INGURUA | ESPELLETENIA
KULTURGUNEAK: ITO AITZINEKO ARNASGUNE?
Bazkaria erreserbatzeko: 0033.637.13.17.47.
Urrunago joateko
Gartzen Garaio | Aiaraldeko Faktoria & Xan Aire | Plazara