Gure proiektuak

Bitartekaritza proiektu propioak sortzen ditugu, herritarrak sentsibilizatzeko eta euskararen biziberritzearen aktore bilakatzeko.

Bilatzen duguna: erdaldunentzat euskara hurbilago izatea, euskaldunentzat presenteago eta egiturentzat praktikoago.

Dispositibo berritzaile gehienak euskalgintzako beste eragileekin partaidetzan lantzen ditugu.

Indarrean ditugun proiektuak

Familion egonaldia

Abentura kolektibo bat, Euskal Herri osoko familiek aste oso bat pasa dezaten euskararen munduetan barna.

Aditu & Tarifit gazte

Garabide elkartearekin batera, mundu mailako hizkuntza aktibisten arten elkarrengandik ikasteko lankidetza programak.

ON! Pizten gaituena

Euskararen atari erreferentea, Baionako egoitza mutualizatua eta marka partekatua, euskararen munduak eskuragarriago egiteko.

Xare

Gazteak euskara eta teknologia berria uztartzen dituen mugaz gaindiko topaketak.

Bihar nazioarteko kongresua

5 egunez Euskal Herria biziberritze bidean diren munduko hizkuntza eta kulturen topaleku bilakatuko duen ekimena.

Sentsibilizazio ekintzak

Zine eztabaidak, topaketak, mintzaldiak, tailerrak, euskara deskubrimenduak… publiko zabala hunkitzeko.

Etorkizuneko proiektuak

Escape game interaktibo eta konektatua

Publikoa hizkuntza aniztasunaz eta bereziki euskararen egoeraz sentsibilizatzeko.

Euskarabana

Publiko zabalarengana iristeko sentsibilizazio eta hizkuntza bitartekaritza dispositibo mugikorra.

Euskara teknikarien eskola ibiltaria

Langile eta ekintzaileen artean oinarri soziolinguistikoak eta gaur egungo erronkak partekatzeko formakuntza zikloa.

Euskara erabiltzeko kit praktikoak

Euskararen erabilera garatzeko materiala pedagogikoa, sektore sozioekonomikoaren beharrei egokitua.

Euskara askatu

Euskararen erabilera sustatzeko bideo eta infografia pedagogikoak.

Gzte sortzl

Sare sozialetan gazteak euskaraz sortzera animatzeko lizeo arteko lehiaketa.

Gehiago
jakin
nahi?

Gure azken berriak