Gure zerbitzuak
Plazara Kolektiboak zerbitzu-eskaintza zabala du, euskara egituretan barneratzen laguntzeko, bakoitzaren errealitatearen eta beharren arabera.
Bereziki helduekin lan egiten dugu, helduok baitugu belaunaldi gazteen bizitza euskaraz gaurdanik marraztuko. Euskaraz lan egin eta bizitzea, gure inguruan erdaldunak aliatu bilakatuz, edo euskara ikasteko bidean emanez. Euskara ikasten dutenak euskaldun bezala legitimo sendi daitezen. Eta euskaldunok sendoago izan gaitezen, euskaraz bizitzeko desira sortuz.
2025eko apiriletik honat, Qualiopi zertifikazioa baliatzen dugu elkarte eta enpresetako langileei formakuntza profesionala eskaintzeko, horien egiturako OPCO-etatik zuzenean diruztatuz.
Formakuntzen eta aholkuen bidez, komunikazioan lagunduz edo gertakariak antolatuz, elkarteak, instituzioak zein enpresak laguntzen ditugu euskarari buruz urratsak egiten. Euskararen gaia nola ekarri lantaldera, euskararen eragile gisa bermatzeko, gure hizkuntza erabiliagoa izan dadin Ipar Euskal Herrian. Erdaldunekin, ikastunekin zein euskaldunekin lan egiten dugu, etorkizun komuna ikusaraziz.
Komunikazioa
- Itzulpenak & Interpretaritza
- Komunikazio kanpainen obratzea
- Sentsibilizazio tresnen sortzea
Aholkularitza
- Euskara planen diseinatzea
- Eguneroko kontseilu praktikoak
- Ikerketak & Neurketak
Formakuntza
- Iniziazioak & Deskubrimendu saioak
- Aktibazio tailerrak / Mintzaldiak
- Gogoeta parte hartzaileak
Antolaketa
- Euskararen tokia bestetan
- Gertakari koordinaketa
- Mintzaldi saioen diseinua
Gehiago
jakin
nahi?
























