Soziolinguistika eta hizkuntza ekologia oinarriak ezagutu nahi ditugu
Guti ezagunak zaizkigu soziolinguistika eta hizkuntza ekologia kontzeptuak : alta, biziki lagungarri dira euskararen bizitzeari zentzua emateko, baita hizkuntza plan edo politikak errotzeko.
Bidaia partekatua proposatua da tailer honetan, hizkuntzen arteko harremanak hobeki ulertzeko, eta hizkuntza-biziberritze estrategiak ezagutzeko, gogoak freskatuz eta motibazioa piztuz.