Hitza publikoki euskaraz hartu nahi dugu
Bestetan, estreinaldietan, biltzar nagusietan… hautetsi edo bozeramaile gisa, hitz-hartze publikoak egin behar izaten ditugu, baina euskaraz egiteko ez dute denek ulertzen, eta fite uzkurtzen ahal gira!
Euskara gure hitz-hartzeetan segurtatzeko, bi urrats egiten ditugu tailer honetan: zergatik egin nahi dugun partekatu, eta nola egin euskaraz, publikoan denek ez badute ulertzen ere.