Euskara gure esku

Iraupena

2-4 oren

Soziolinguistika eta hizkuntza ekologia oinarriak ezagutu nahi ditugu

 Guti ezagunak zaizkigu soziolinguistika eta hizkuntza ekologia kontzeptuak : alta, biziki lagungarri dira euskararen bizitzeari zentzua emateko, baita hizkuntza plan edo politikak errotzeko.

Bidaia partekatua proposatua da tailer honetan, hizkuntzen arteko harremanak hobeki ulertzeko, eta hizkuntza-biziberritze estrategiak ezagutzeko, gogoak freskatuz eta motibazioa piztuz.

Zer

  • Munduko hizkuntza aniztasuna eta euskararen historia soziala laburki landu.
  • Hobeki ulertu zertan eragin : gure egituraren edo herriaren hizkuntza beharrak eta gogoak taldean lehen aldiz aztertu.

Nori

  • Dinamika, egitura edo herri bereko kideei zuzendua
  • 6-15 laguneko taldea

Nola

  • Ikus-entzunezkoek lagundua.
  • Metodologia parte-hartzailea eta ludikoa.
  • Materiala barne, wifia beharrezkoa.

Beste Tailerrak

Hitz-hartzeak euskaraz

Iraupena

3-6 oren

Euskara gertakarietan

Iraupena

3-6 oren

Euskara plan bat marraztu

Iraupena

2-4 oren

Euskara komunikazio euskarrietan

Iraupena

3-6 oren

Euskal kulturaren giltzak

Iraupena

2-4 oren

Harremanetan sartu

Zerbitzua: Euskara gure esku