Familia egonaldia

Aste oso bat, euskararen munduetan barna

Proiektua

2025 urtetik, Euskal Herriko familiei zuzendutako egonaldi ibiltari eta kolektiboak antolatzen ditugu AEK, DINDAIA, EBETE, PLAZARA eta UDA LEKU egituren artean.

Arrakasta ikusirik, 2027an ere esperientzia berrituko dugu.

Printzipioa

  • Goizean: gurasoak klasean euskara ikasten, haurrak jostetan.
  • Arratsaldean: aktibitateak euskaraz haur eta heldu artean.
  • Iluntzean: gau beila goxoak.

Helburuak

  • Haur eta helduen euskara maila hobetu.
  • Ikastunen autoestimuan eta posizionamenduan eragin.
  • Familia baitako hizkuntza ohiturak aldatu.
  • Euskal Herriko herritarren arteko harremanak azkartu.
  • Herri kulturaren aniztasuna partekatu.
  • Kolektiboaren eta bizikidetzaren baloreak barneratu.

Egonaldi irekiak!

Familion egonaldiak herri heziketaren balioak ditu oinarri. Egonaldiak familia guziei zuzentzen zaizkie:

  • proiektuaren helburuekin bat egiten duteak onartzen dituztenei,
  • haur euskaldunak dituztenei,
  • gurasoek gutxieneko maila dutenei,
  • eskolatze bidea edozein delarik,
  • bizileku tokia edozein delarik.

Familian bizitzeko abentura kolektiboa.
Euskal Herrian gaindi, urratsez urrats ibilki.
Taldea dugu giltza, euskara iparrorratza!

Formulak

Hiru formula, Euskal Herri osoko familientzat:

1. egonaldia

Hobekuntza barnetegia

  • Martxoak 28>Apirilak 3
  • Igande arratsetik larunbat eguerdira
  • 7 egun – 6 gau
  • Xiberoan
  • B1-B2 mailako helduentzat eta haien haurrentzat.

2. egonaldia

Erdi mailako barnetegia

  • Apirilak 11>17
  • Igande arratsetik larunbat eguerdira
  • 7 egun – 6 gau
  • Nafarroan
  • A2-B1-B2 mailako

3. egonaldia

Erabilera barnetegi ibiltaria

  • Agorrilak 1>7
  • Igande arratsetik larunbat eguerdira
  • 7 egun – 6 gau
  • Euskal Herrian gaindi
  • Familia euskaldun eta ikastunentzat (B2tik gora)

Prezioak

Laguntza aukerak lantzeko, gurekin harremanetan sar.

Ohiko galderak

Usaian pausatzen dizkiguten galderak bildu ditugu hemen zuretzat.
Ez duda abentura kolektibo eder huntan parte hartzea familian… eta lagunekin!

Bigarren gurasoa euskalduna da; egonaldian parte har dezake hala ere?

Bai, noski! Gehitu genezake gainera bere presentzia biziki inportantea dela familia baitako hizkuntza ohiturak aldatzen laguntzeko. Egonaldi osoan parte har dezake, edo bigarren partean bakarrik, aski libre da.

Goizetan beste helduak euskara klaseetan izango diren bitartean, noiztenka tailer espezifikoak proposatuko dizkiogu eta beste egunetan denbora librea izango du. Baina eguerditik gauera aktiboki parte hartu beharko du aktibitateetan.

Bai! Lehen edizioan amatxi bat bere biloba gaztearekin etorri zen eta bikain pasatu zuen. Horrek eman zigun 2026an publikoa zabaltzeko ideia. Beraz ongi etorri aitatxi eta amatxiak!

3-12 urte arteko haurrak errezibitzen ditugu, baina posible da 12 urtetik goragoko nerabeekin etortzea, anai-arreba txikiak baldin badituzte egonaldian. 

Astean zehar 20 ordu klase izango dituzu. Egonaldia aitzin, heldu guziak mailakatuak izanen dira, maila berdina duten helduekin taldeak osatzeko.
Klasean, 6 eta 14 pertsona artean izango zirezte. Formatzaile profesional batek segituko zaituzte aste osoan zehar.

Prezio desberdinak dira egonaldien eta familiaren tamainaren arabera. Laguntzen gaituzten partaideei esker, 2026an egonaldien prezioak pixka bat apaldu ahal izan ditugu.

Gogoan atxikitzeko ideia batzuk:

– prezioak gastu guziak barnebiltzen ditu: garraioa, aterpea, janaria, aktibitateak, klaseak…

– familiako kide kopuruaren arabera prezioa degresiboa da.

– izen emate gastuak estaltzeko diru laguntzak lortzen lagunduko zaitugu (CPF, Beka…).

Lehen edizioan ere hau izan zen haur askoren beldurra. Lasai: gure animatzaileek horrelako egoerak kudeatzeko ohitura dute bilgune, udaleku eta egonaldietan.

Lehen egunetik elkar ezagutzeko jokoak egingo ditugu eta biziki fite egingo dituzte lagun berriak. Nehor ez da sekulan bakarrik izango.

Bestalde, aurten familia bakoitzari galdetuko diogu bere aurkezpena egitea bideo edo audio bidez. Gisa horretan, errexago izango zaie haiei (eta zuei ere, heldu bezala), egonaldi eder horietan proiektatzea.

3-4 oheko logelak proposatzen entseatzen gira, familien intimitatea errespetatzeko. Egonaldi bukaeran, denek ongi elkar ezagutzen dugularik, posible da logela kolektiboetan aterpetuak izatea.

Egonaldia hurbildu arau, informazio zehatza emango dizuegu ekarri beharreko materialari buruz (lo zaku, jantzi berezi, musika instrumentu…).

Bizpahiru aste lehenago ere beste familiak aurkeztuko dizkizuegu eta egitarau zehatza helaraziko dizuegu.   

Egonaldia hasi aitzin galdetegi zehatz bat helaraziko dizuegu. Zuen alergia eta elikadura ohiturak agerrarazten ahalko dituzue eta kontutan hartuko ditugu.

Ordutegi aldetik, bazkari eta afarien tenorea aldatuko da Ipar eta Hego Euskal Herrian baldin bagira. Baina beti izango da gose ttiki bat lasaitzeko janaria hurbil.

Egia da ez dugula baitezpada ohiturarik ezagutzen ez dugun jendearekin aste oso bat pasatzeko. Hor ere: lasai! Dena egingo dugu giro ona segurtatzeko, haur eta helduen erritmoa errespetatzeko eta sortzen ahal diren akidurak kudeatzeko.

Asko ikasi dugu lehen ediziotik. Egunero familian egoteko edo bakarrik isolatzeko momentuak izanen dituzue. Eta antolatzaile taldea egunero hor izanen duzue entzuteko eta artatzeko prest.

2026an, euskara dakiten familientzat udako egonaldi ibiltari bat proposatu dugu, familien hizkuntza ohiturak iraunkorki aldatzeko eta lurralde desberdinetako biztanleen arteko harremanak ehuntzeko.

2027an, euskara dakiten familiak eta euskara maila ona dutenak baina hobetu nahi dutenak elkartuko ditugu.

Goizetan, batzuk euskara klaseetan izango diren bitartean, besteek euskalkiak landuko dituzte eta aktibazio tailerrak izanen dituzte.

Elkarrekin biziz, formula horren bidez autoestiman eta autopertzepzioetan eragitea da helburua.

Izen emateak

Egutegia

  • Izen ematea: irailaren 30etik azaroaren 30era (formularioaren bidez).
  • Helduen euskara mailaketa: azaroaren 30etik abenduaren 10era (telefonoz AEKren eskutik).
  • Izen ematearen konfirmazioa: abenduaren 15ean.
  • Ordaintzeko azken epea: urtarrilaren 15a.
  • Martxoan zehar: egitaraua zehatza, materialaren zerrenda, familia bakoitzaren aurkezpena, aterpeen deskribapena…

Informazio gehiagorako

0033.775.66.58.04
oihan@plazara.eus
joana@plazara.eus

Antolatzaileak

EUSKARA EROSO BIZITZEKO
Marrengo karrika, 22
64100 Baiona (Lapurdi)
0033.559.25.76.09.
ikastaldi@aek.eus
www.aek.eus

AISIALDIA & EUSKARA
Oianondoa 8, behea
31013 Berriozar (Nafarroa)
0034.948.266.240.
info@dindaia.eus
www.dindaia.eus

HIZKUNTZA ZERBITZUAK
Nagusia 27 behea
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
0034.660.245.539.
info@ebete.eus
www.ebete.eus

PROIEKTUAK & ZERBITZUAK
Lisses karrika, 4
64100 Baiona (Lapurdi)
0033.775.66.58.04
euskara@plazara.eus
www.plazara.eus

AISIALDIA EUSKARAZ
Jeanne Peyré karrika, 2
64100 Baiona (Lapurdi)
0033.559.55.01.25.
admin@udaleku.eus
www.udaleku.eus

Babesleak

Argazki eta Bideoak

2026ko egonaldiak

2025ko egonaldiak