Ihes-joko ibiltari eta konektatua

Argazkiaren aurkezpena

Jokoaren bitartez, talde kohesioa, kooperazioa eta barne komunikazioa lantzen ahal dira. Mezuak pasarazteko aukera izan dezakete ere. Horiek dira inspirazio iturri izan ditugun “serious game” deitzen diren jokoak. Asmo sakon eta forma ludikoa uztartzen dituzte, publiko desberdinekin arazo konplexu bat modu erakargarrian tratatzeko gisan.

 

Ibiltaria eta konektatua

Plazara-n, euskararen interesa nola transmititu gogoetatzen dugu maiz. Berriki, Baionako ospitaleak lizeoetan emazteen kontrako bortizkeriak lantzeko erabiltzen duen maleta desubritu dugu eta euskararentzat tresna baliagarria izanten ahal zela atzeman dugu.

 

Hasi gira gure tresna sortzen. Escape game batzuk entseatu ditugu (eta asko irri egin dugu), beste leku batzuetan egiten zena begiratu diogu (Dulala Montreuilen, Afalac Le Mansen…), OPLOrekin mintzatu gira sortu duten Occitania Boxari buruz, Jokorin elkartearekin lan egin dugu… Hots, proiektu ero eta zoro baten oinarriak pausatu ditugu.

Akitania – Nafarroa – Euskadi euroeskualdeak lagundutako proiektu baten baitan, Plazara 2023ko irailetik ari da lanean euskarari eta munduko hizkuntza-aniztasunari buruzko sentsibilizazio-joko bat sortzeko

Euskal kantari bat bahitu dute

Lehen gidoi bat idatzita dago, publiko identifikatua, esku-hartze modalitateak definituak… Oraindik lana gelditzen da: deskiribildua findu, enigmak definitu, maletatxo mugikorra sortu… Espero dugu 2025. urtearen hasieran lehen bertsio bat izatea eskuetan.

 

Tramari buruz ezin da ezer salatu oraingoz. Abiapuntua Euskal Herriko kantari mitiko baten desagerpena ez bada, behintzat. Ideia bat norena izan daitekeen? !…