Euskara, gure kultur gertakarietan

Bi gaualdi Uztaritze eta Donapaleun

Martxoan, EKEk 2 gaualdi proposatzen zituen euskara π’Œπ’–π’π’•π’–π’“ π’…π’Šπ’π’‚π’Žπ’Šπ’Œπ’†π’ π’†π’“π’…π’Šπ’ˆπ’–π’π’†π’‚π’ kokatzeko. Neurri konkretu eta erabilgarriak aurkeztu ahal izan ditugu, euskararen erabilera emendatzeko.

  • Publikoa, artistak, antolatzaileak, laguntzaileak…
  • Erdaldunak, ikasten ari direnak, zertxobait dakitenak, euskaldunak…
  • Entzuten dena, ikusten dena, sentitzen dena, ulertzen dena…
  • Gertakaria aitzineko guzia (bilkurak, apainketa, muxtrakak, muntaketa…) baita ondokoa ere.

Gertakari guziak desberdinak dira, baina denek badute puntu amankomun bat: hizkuntzen kudeaketa ez badugu galdezkatzen molde kolektibo eta antolatuan, inertziak euskararen kontra jokatuko du beti.

Molde antolatuan eta inklusiboan landuz, euskarak sekulako ekarpena egingo dio gure gertakari kulturalari… ta guk euskararen biziberritzeari.

Alderantziz, lanketa egoki batekin, euskara kultur dinamiken elementu garrantzitsua izango da:

  • euskaldunak arnas burbuila batean sentiaraziz,
  • urrun direnen interesa piztuz,
  • ikasten ari direnak hobearaziz…

Eta bereziki kulturak euskararen biziberritzean eragiten segituko du (eta ez da gutti!).

Milesker Bertsularien lagunak, Pastorala antolatzaileak, Sarako biltzarra, Les trois mΓ’ts, Arberoan gaindi eta oroz gainetik Euskal Kultur Erakundea.

Bi gaualdi oso, asko da baina labur aldi berean. Parte hartzaileen baitan zerbait pizten saiatu gira, giltza konkretuak eskainiz haien egituretan gaia lantzeko gisan. Ondoko urratsetarako prest!

Horri buruz : https://www.eke.eus/eu/albisteak/euskararen-erabilera-indartu-lurraldeko-kultura-ekitaldietan