Joan den uztailean, urtero egiten den EuskarAbentura espedizioa iragan zen. Proiektu horrek, Euskal Herri osoko eta diasporako 15-17 urte bitarteko 125 gazte euskaldun elkartzen ditu, hilabete batez Euskal Herriaren itzulia oinez egiteko.
Proiektu eder honen helburuak:
Gazteen artean euskararen erabilera normalizatzea,
gazte euskaldunen artean sare bat sortzea
Euskal Herriko ondasun kultural eta naturala ezagutaraztea,
hainbat balore transmititzea (parekidetasuna, ekologismoa, autonomia, osasuna…).
Bistan da, Plazarakideok anitz maite dugu proiektua eta hainbat modutan parte hartzeko parada izan dugu:
Hilabetean zehar proposatzen diren eduki batzu landuz.
Interbentzioak eginez.
Ikerketa lan bat eginez gazteek euskarari buruz dituzten jarrera eta pertzepzioei buruz, eta EuskarAbenturan zehar duten euskararen erabilerari buruz.
Elkarlan eder honek 2024ean ere segituko du. Bitartean, bildutako materia guzia (elkarrizketak, behaketak, neurketak…) aztertzen ari gira, txosten eder eta erabilgarri baten idazteko.